2010/11/18

ARGAZKI LEHIAKETA

ABENDUAK15 eta 16an burutuko diren  ETXEGORRIREN IV.JARDUNALDIEN arira argazki lehiaketa antolatu berri dugu, jardunaldietan jorratuko den gaia HIRIGINTZA eta GENEROA izanik, gai  honen inguruan izango da aegazki lehiaketa ere. 

Partaideek hiri eta herrietan aurkitzen ditugun puntu beltzak nola gureganatzen ditugun adierazi beharko dute argazki bidez. Emakumeen espazio debekatua publikoa dela ohartuta, herri eta hirietako  zenbait puntu beltz, beldurra sortzen dutenak eta erosoak ez direnak, gureganatzea da ideia. Argazkiak puntu beltz horiei buelta eman beharko die eta argi, kolore eta bizitzaz bete.




Argazkiak A4 tamainan bidali beharko dira abenduak 9a baino lehen, partaidearen izen abizen eta telefono kontaktuarekin batera etxegorri@gmail.com helbide elektronikora. Partaide guztien lanak ikusgai egongo dira jardunaldietan zehar eta lehiaketako irabazlearen izena blogean argitaratuko da Abenduaren 16an. Lehiakide bakoitzak nahi adina argazki aurkezteko aukera izango du.Lehiaketako lan sarituak 4 pertsonentzako afari bat eskuratuko du sari moduan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario